Available in

(1) (1)/de (1)/es (1)/eu (1)/fr (1)/hu (1)/it

Contents

IZENA

amulecmd − aMule kontrolatzeko testuan oinarrituriko programa

LABURPENA

amulecmd [−h <ost>] [−p <ataka>] [−P <pasahitza>] [−f <bidea>] [−q] [−v] [−l <hizkuntza>] [−w] [−c <komandoa>]

amulecmd [−f <bidea>] −−create-config-from=<bidea>

amulecmd [−−help] [−−version]

DESCRIPTION

amulecmd aMule kontrolatzeko testuan oinarrituriko programa bat da. Programa abiarazten duzunean argibide erabilgarriak jaso ditzazkezu.
−h
, −−host=<ostalaria>

aMule abiarazirik dagoen ostalaria (lehenetsia: localhost). <host> IP helbide edo DNS izen bat izan behar da.

−p, −−port=<ataka>

aMule-ren kanpo konexioetarako ataka, Hobespenak->Urruneko Kontrolak atalean ezarririk dagoen bezala (lehenetsia: 4712)

−P, −−password=<pasahitza>

Kanpo Konexioetarako pasahitza

−f, −−config−file=<bidea>

emandako konfigurazio fitxategia erabili. Lehenetsiriko konfigurazio fitxategia ~/.aMule/remote.conf da

−q, −−quiet

ez irteerarik inprimatu irteera estandarrean. Ez da erabilgarria amulecmd erabiltzean.

−v, −−verbose

luzea izan − arazpen mezuak ere ikusi

−l, −−locale=<hizkuntza>

Programa lokalak ezartzen ditu (hizkuntza). HARRAK atala irakurri <hizkuntza> parametroaz gehiago jakiteko.

−w, −−write−config

komando lerroko aukerak konfigurazio fitxategian gorde eta irten

−c, −−command=<komandoa>

<komadoa> amulecmd-ren barnean egin bazen bezala abiarazi eta irten

−−create−config−from=<bidea>

konfigurazio fitxategia <bidea> oinarriturik egin, zein aMule konfigurazio fitxategiaren bidea izan behar da eta irten

−−help

erabilera laguntza argibideak bistarazi eta irten

−−version

programa bertsio argibideak bistarazi eta irten

OHARRAK

Bideak
<bidea>
balio duten aukera guztietan, <bidea>-ek ez badu direktorio zatirik (Adib. fitxategi izen arrunta), aMule konfigurazio direktorioan (~/.aMule) dagoela pentsatuko da.

Hizkuntzak
−l
aukeraren <hizkuntza> parametroa hurrengo formatukoa da: hizkuntza[_HIZKUNTZA][.kodeketa][@aldagaia] non hizkuntzalang hizkuntza nagusia, HIZKUNTZA azpihizkuntz/kokapena, kodeketak karkatere jokoa diren eta aldagaia-k erabiltzaileari kategoria hizkuntza aldagaiak erabiltzeko aukera ematen du".

Adibdiez, hurrengo kateak egokiak dira:
eu
eu_FR
eu_ES.iso88591
de_DE@euro
de_DE.iso88591@euro

Kontutan izan gohiko kate guztiak hizkuntz definizio zuzenak direla nahi ez kodeketak eta aldagaia erabili.

Goiko formatuaz gain, hizkuntzaren Ingelesezko izen osoaz ere ezarri dezakezu - beraz −l german egokia da eta -l de_DE erabiltzearen berdina da.

Ez denean konfigurazio fitxategian edo komando lerroan lokalik ezartzen sistemaren lehenetsia erabiliko da.

FITXATEGIAK

~/.aMule/remote.conf

ADIBIDEA

Normalean amulecmd lehen aldian horrela abiarazi behar da:

amulecmd −h ostalaria −p ECataka −P ECpasahitza −w

edo

amulecmd −−create-config-from=/home/username/.aMule/amule.conf

Honek ezarpenak $HOME/.aMule/remote.conf-en gordeko ditu, eta hemendik aurrera hau eginaz aski izango da:

amulecmd

Noski ez duzu adibide hau jarraitu beharrik.

ZORRIEN BERRI EMATEN

Mesedez zorrien berri emateko gure foroa (http://forum.amule.org/), edo gure zorri kudeatzailea (http://bugs.amule.org/) erabili. Mesedez ez eman zorrien berri epostaz, ez gure eposta zerrendan ez taldeko partaideei.

COPYRIGHT

aMule eta inguruneko lanabes guztiak GNU Lizentzia Publiko Orokorraz banatzen dira.

IKUSI ERE

amule(1), amuleweb(1)

COMMENTS

blog comments powered by Disqus